2006-11-14

Ikasleon Nazioarteko Eguna

Milaka izan dira euren eskubideen alde kalera irten diren ikasleak
.
Azaroaren 17a, ikasleon nazioarteko eguna da, eta horren harira hainbat ikasle, bai ikastetxe eta bai unibertsitateetakoak kalera irten ziren haien eskubideak defendatzeko. Bilbon, Iruñan, Gasteizen, Arrasaten, Donostian eta Baionan egon ziren manifestazioak Ikasle Abertzaleakek deituta. "Bolognari ez", "Gure eskubideak ez daude salgai" eta hainbat lelo gehiago entzun ziren manifestazioetan. Bilboko manifestazioak Hezkuntza Delegaritza aurrean egin zuen etenalditxo bat, eta bertan parodia bat burutu zuten egungo egoera tamalgarriaren adierazle, non pertsona trajedun batzuk eskubideak saltzen hasten ziren, eta ikasleek bertatik botatzen zituzten. Honekin, Hezkuntza Delegaritza markatu nahi izan zuten eskubideen salerosketan parteartzaile zuzena.
. .
Azaroak 17, ikasleon nazioarteko eguna bada ere, pozteko eguna ez dela adie
razi zuten antolatzaileek. "Gure eskubideak bermatuak ez zaizkigun momentutik ezin dugu pozik egon, eta egun hau baliatu behar dugu gure haserrea erakusteko, eskubide urratzaileek aurrean izango gaituzte. Kanpairik entzun nahi ez duenak, ez dezala sokatik tira!" zioen ikasle mugimenduko kide batek. Ekitaldian, aurrera begira lanean jarraitzeko deialdia egin zen ikasleriari, "denok elkartuta lortuko dugu urratuak zaizkigun eskubideak lortzea!".

Bolognari ez!

Bologna Prozesuaren kontra azaldu dira Leioako kanpuseko ikasleak
.
Ikasleon Nazioarteko Eguna (azaroak 17) heltzear dagoela, hainbat ekimen burutzen ari dira Euskal Herrian barrena ikasleon eskubideen alde. Oraingoan, Leioako Ikasle Abertzaleak Bolognaren kontra agertu da.
.
. .
Autobus geltokia jendez gainezka zegoela, hainbat ikaslek "Bolognari Ez! Azaroak 17, ikasleok kalera!" lema zeraman pankarta bat erakutsi eta autobusak geldi arazi dituzte. Bitartean, beste 3 kide autobus baten gainera igo eta beste pankarta bat atera dute. Dozenaka izan dira ekintza jarraitu duten pertsonak. Gainera, "Bolognari Ez!" mezua argi eta garbi azalarazteaz gain, ikaslearia osoa antolatutako mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu dute; hurrengoa: itxialdia. Datorren ostegunean 19:00tatik aurrera kanpuseko kafetegi nagusian.
.

2006-11-12

Euskal Herriak autodeterminazioa!

Milaka euskaltzale izan dira bilboko kaleetan autodeterminazioaren alde

Ohikoa den atzerapenarekin hasi zen Bilboko Aita Donostiatik autodeterminazioaren aldeko manifestazioa. Milaka lagun gerturatu ziren Euskal Herriko txoko guztietatik lelo argi bati jarraiki: Euskal Herriak autodeterminazioa.
.
.
Gainera, duela 6 egun gose greba mugagabea berriro era hasi zuen Iñaki de Juanaren aldeko aldarria ez zen falta izan zitan. Ertzaintzak ere bere delegaritza bidali zuen kaleetara, dena den, hauek, jendearen txistu eta oihu artean egin zuten ibilia.
Manifestazioak Bilboko udaletxean izan zuen amaiera eta ekitaldian Arnaldo Otegi, Batasunako eleduna, igo zen oholtzara.
Honen hitzetan, prozesua “krisian” dago eta Ezker Abertzaleak gatazka gainditzeko lanean sutsu jarraitzen duela eta horrek "fruituak" ekarriko dituen esperantza badagoela gaineratu zuen.
Gainera, mahaikidearena buruz, “gatazkari behin betiko amaiera emateko, anbizio historikoz eta ausardia politikoz jokatu behar da”.
Otegik, halaber, bestelako alderdiei mezu zehatz bat ere bidali zien: “beldurrak alboratu eta ausartu zaitezte alderdien mahaian Ezker Abertzalearekin hitz egiten”.