2006-11-10

Jarrai - Haika - Segi

"Independentziaren bidean, Segi borrokatzen, Segi antolatzen"
.
Euskal Herriko 400 gazte inguru bildu ziren atzo PSOEren bilboko egoitzaren aurrean hilaren 16tik aurrera Espainiako Auzitegi Gorenak gazte erakundearen aurkako azken ebazpena kaleratuko duela eta, gazteriaren eta Euskal Herriaren aurkako erasoaldi berri hau salatzeko. Aurretik manifestazioa burutu zuen Segik Gugemheim museotik normaltasun osoz, dena den, PSOEren egoitza aurrera gerturatzean Ertzaintzak bortizki erasotu zituen bertara gerturatutako gazteak, ekimena debekatu, jipoitu eta gazte bat atxilotuz.
.
Hala ere, debekuak debeku, gazte erakundeak bigarren deialdi bat egin zuen plaza Zirkularretik Alde Zaharreraino manifestazio berri bat burutuz. Gainera, 5 minutuko bide mozketa ere egin zuten gazteek. Bertan bi gazte atxilotu zituzten; bat aske utzi eta bestea, lekukoen adierazpenei jarraiki udaltzaingoak atxilotu, lurrera bota, jipoitu eta pistola atera dio.
.
adierazpenak gertatutakoaren harira:

2006-11-08

18 / 98 +

Eskubide zibil eta politikoen defentzan Fermin Muguruzak kontzertua eskainiko du azaroaren 11n, BECen
.
18/98+ makroepaiketaren harira hainbat ekimen eta mobilizazio antolatu dira azken hileotan; esaterako, herriz herriko lantaldeen eskutik ekimenak, 19/89+ Plataformak antolatutako Bat Egin Eguna...
.
Oraingo honetan kontzertu erraldoi bati egokitu zaio txanda. Eskubide zibil eta politikoen defentzan Fermin Muguruza izango da BECen (Barakaldo). Gainera, honen azken lanaren aurkezpena izango da larunbatean, izan ere, "Fermin Muguruza Euskal Herria Jamaika Clash" Euskal Herrian ikusteko aukera bakarra izango da seguru asko.
.
.
Ekimen honetara hamaika izan dira atxikitu diren eragile sozial, sindikal, politiko eta norbanakoak, besteak beste: Kirmen Uribe, Itziar Ituño, Tiko, Segi, Ikasle Abertzaleak, EGI, Gazte Abertzaleak, Ezker Batua Gazteak, Aralar Gazteak, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Oreka TX, Pirritx eta Porrotx...
.
Honen inguruko informazio osagarria:

2006-11-07

Alardea

Alarde mistoa babesteko inolako asmorik ez dutela adierazi dute Irungo eta Hondarribiko alkateek
.
Hondarribiko eta Irungo alkateek (Gipuzkoa) muzin egin diote berriro ere emakumeen berdintasun eskubidea aldarrikatzen duten alarde mistoak babesteari. Gauzak dauden bezala ondo daudela esan du Irungo alkate Jose Antonio Santanok (PSE-EE), eta herritar gehienen iritziaren kontra ezin duela egin azaldu du Hondarribiko alkate Borja Jauregik (EAJ).

Ezker Abertzalea (EAB) taldearen eskaerari jarraituta Eusko Legebiltzarraren Emakume eta Gazteria Batzordean agerraldia egin zuten atzo goizean.

Orain arte erakutsitako jarrerari eutsi zioten alkateek, EAJren alkatearen irudiko, Hondarribiko alardean jasotako gertakariak larriak badira ere, ez dute emakumeen diskriminazioarekin zerikusirik. «Gatazka soziala da, oso larria, eta azken hamar urteotan gatazka gaiztotu egin da. Alkatea naizen aldetik errespetua eta berdintasuna aldarrikatu ditut behin eta berriro», esan zuen Jauregik. Ildo horretan, alardea pribatizatzeko erabakiak «bake soziala» bermatzeko helburua izan zuela azpimarratu zuen. Alkateen adierazpenak:

«Hondarribiko Udalak ezin du alarde mistoa antolatu, herritar gehienek ez baitute nahi»

Borja Jauregi (Hondarribiko alkatea)

«Arazoak bideratzen ari dira, eta herritar orok du bere eskubideak gauzatzeko aukera»

Jose Antonio Santano (Irungo alkatea)

Informazio gehiago:
Berria
Gara