2006-11-30

AHTrik ez!

AHTren lanen hasiera salatzeko hainbat lagun kateatu egin dira
.
Urbina eta Luku bitartean eraikitzen ari diren AHTko zatiaren lanak oztopatu nahian 20 lagun kateatu egin dira. Hamar kideko bi taldetan banatu dira eta Ertzantza gerturatu egin zaie.
.
Ekintzaren kronika:
.
14:00tan hasi da ekintza AHT EZ gunearen eskutik. Lagunak kateatu eta lurrera eseri dira. Bertako langileak aurrera jarraitu ezin zutela ikusirik Ertzaintzari deitu diote. Bitartean komunikabideak heltzen joan dira eta kideen ohiuak entzun ahal izan dituzte: "AHTrik ez!", "Txikiziorik ez".
.
Bi ordu geroago, 14:00ak aldera, Ertzaintza agertu da; hauek, pertsona guztiak miatu eta hormaren kontra jarri dituzte. Ondoren mendian gora joan dira "norbait" aukituko esperantzaz.

2006-11-29

Ahotsak

.
Dokumentu berritua aurkeztuko du AHOTSAKek larunbatean, Euskaldunan
.
Datorren larunbatean, hilak 2, gatazkaren konponbidean emakumeon hitza, partehartzea eta erabakiak hartzeko sortutako Ahotsak plataformak dokumentu berrituaren aurkezpena burutuko du.
.
Bertara, Euskal Herriko atxikimendu berrituak eta baita Euskal Herritik kanpokoak ere aipatuko dituzte. Plataformako kideen esanetan "oso aberazgarria izan da" bertoko zein kanpoko emakume ezberdinen laguntza eta esperientzia gurearekin batera izatea.
.
Guzti honek "emakumeon erabaki guneetan parte hartzea ezinbesteko dela" aldarrikatzea du helburu; horretarako, 2004an bakearen Nobel Saria jaso zuen Wangari Maathai emakume afrikarraren ekimen bat izango dute ikusgai.

2006-11-27

Hauteskundeak UPVn

Ikasle Abertzaleak izan da garaile UPVko hauteskundeetan
.
Pasadan astean izan ziren UPVko hauteskundeak. Bertan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikasleek euren ordezkariak hautatzeko aukera izan zuten. Bozkak erabatekoak izan ziren erakunde abertzalearen alde; gainera, hamaika izan ziren EHNA eskuan bozka eman zutenak.
.
Berriro ere, aurreko urteetan emaitzetan islatuz joan den bezala, Ikasle Abertzaleak izan da garaile ikasleriaren bozken gehiengoa lortuz, gainera, klaustroan erabateko nagusitasuna lortu du.
.
Erakundea posik agertu da emaitzekin, izan ere, "IA sendotuz doala esan dezakegu eta ikasleriaren artean erreferentzia bilakatu dela".
.
Dena den, ordezkarien esanetan, "azpimarratu nahi dugu hauteskunde hauetara aurkeztu arren ez dugula berorien eta UPV-EHUko organu erabakitzaileen zilegitasuna onartzen", gainera, instituzio "antidemokratikotzat" jo dute.
.
Hala ere euskal ikasleen eskubideen defentzan "borrokatzen" jarraituko dutela berretsi dute, baita Bologna Prozesuaren "aurka" ere.