2006-12-16

Bapatean bizkaia

Bizkaiko bertso finala izango da gaur, Euskalduna jauregian

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala gaur, abenduak 16, izango da Bilboko Euskalduna jauregiko areto nagusian. Finalaurrekoan dauden bertsolariak hauexek izan dira: Xabier Paya, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue eta Igor Muniategi.


2.200 sarrera jarri dira salgai eta inoiz baino lasterrago agortu dira, finalistak izendatu baino arinago, hain zuzen.
Eskaera handia izan da eta horri erantzun nahian, Bizkaiko
Bertsozale Elkarteak Euskalduna Jauregiko areto txikiago batean finala proiektatuko du. Horrela, beste 613 pertsonek jarraitu ahal izango dute finala, Euskaldunan bertan, eta zuzenean.

Euskara

Manifestazioa izango da gaur Iruñean "Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, Ofizialtasuna!" lemapean
.
Autobus geltokitik abiatuko da 17.30tan Euskal Herrian Euskarazek euskararen normaltasunerako eta euskal lurralde guztietarako ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazioa.

Hainbat eragilek ere bat egin dute gure hizkuntzaren defentzaren aldeko manifestazioarekin, besteak beste EHBEk, IAk eta Segik. Hauen aburuz, euskarak bizi duen egoera "tamalgarria" PNV eramaten ari den "ley del vascuenceren" porrotoaren seinale besterik ez da. Gainera, eragileok adierazi dutenez, euskararen egoera "negargarria" bada oraindik orain, zer esanik ez hezkuntzaren arloan, "hau ez da salbuespena".

Beraz, hizkuntza baten alde, lurralde baten alde, legedi baten alde eta ofizialtasunaren alde, herritar guztiak Iruñeara joateko deia luzatzen du EHEk.
.

2006-12-11

Ekimen Ibiltaria

Unibertsitateko ikasleek hartu diote lekukoa Ekimen Ibiltariari
.
Presoen Aldeko Taldeak (PAT) antolatuta, Ekimen Ibiltaria Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetara iritsi da. Euskal Herria zeharkatzen ari den herri mugimenduak bideratutako ekintza honek, helburu bakar bat dauka, Eskal Presoak euren eskubide guztien jabe etxeratzea.
.
Honetarako hiru oinarrizko eskubide exijitzen dituzte:
.
1. Gaixo larriak dauden presoen berehalako etxeratzea.
2. Kondena betea duten presoen berehalako etxeratzea.
3. Dagozkien eskubideen jabe euskal presoen berehalako herriratzea.
.
Gainera, gose grebalariek eskeinitako prentsaurrekoan, hiru baldintza demokratiko horiek exijitzeaz gain, Iñaki de Juanaren egoera ere salatu dute bere behin betiko askatasuna aldarrikatuz.
.