2006-12-08

stxhnyarr2

200 bisitari izan ditu dagoeneko STXHNYARR2 blogak
.
Santutxu eta Hondarribitara bikotearen arte fusioa den stxhnyarr2 blogean 200 pertsona sartu dira jada. Gazteon arteko komunikazio tresna gisa erabiltzea helburu duen bloga abian da, aurpegi berrituarekin, orain arteko indar guztiak batuta, aurrera segitzeko prest.
.

2006-12-05

Bolognari ez!

Hainbat fakultatetan Bologna "gelditzea" lortu dute ikasleek
.
Europar eraikuntzaren nahia abian da aspaldian. Existitzen ez den europar identitatearen eraikuntza indusketak martxan jarri dituzte azken urteetan. Existitzen ez den europar hizkuntza, usadio, kultura, historia komuna da eraiki nahi dutena. Soilik, mundu neoliberal eta kapitalista honetan konpetibititatearen lasterketan lehen lerroan kokatzeko, atzean ez geratzeko bide bakar gisa. Bologna Prozesua, eraikuntza horretan oinarrizko zutabe bilakatu da, Goi Mailako Hezkuntza berregituratzea eta eraikiko den Europa horreruntz pausuak ematea baita bere xedea.
.
Guzti honen kontra, ikasle mugimenduak Bologna Prozesua gelditzeko dinamika bat jarri du abian. Horren harira, Bilboko, Gazteizeko eta Ibaetako Magisteritzan, Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Falkultatean eta Ibaetako Kimika fakultatean Bologna, edo honen bitartekaria izango den Ikaskuntzarako Berrikuntza Plana (IBP), gelditzea lortu dute.

A-6 Intsumisioa!

Nazio bat garelako... jai egun arrotzei intsumisioa!
.
Hainbat eragilek Euskal Herria nazio gisa onartu eta abenduaren 6an, espainiar konstituzoaren egunean, inposaketen aurka mobilizatzeko deia luzatu dute. Gainera, denak eukal herritarrak garen legez, norberak bere esparruan, espainiar kontituzioaren egunean eta bestelako jai egun arrotzetan intsumisio jarrera tinkoa adieraztea eskatu dute.
.
Egunean zehar ikastetxe, fakultate, herri eta auzoetan Herri Eskolak izango dira Ikasle Abertzaleaken eskutik; honen xedea, nazio bat garen heinean herriak herriarentzako sortutako Euskal Eskola Nazionala irudikatzea.
.
LAB, sindikatu abertzalearen eskutik, mobilizazioak izango dira lantegietan; bestalde, arratsaldean, BAI Euskal Herriari ekimenak deituta manifestazioa izango da Durango 18.00tan "Nazio bat garelako euskal herritarron eskubideak errespetatu AUTODETERMINAZIOA" lemapean.
.
EHBEk ere euskal egutegi propio baten aldeko apostua aldarrikatu nahi du abenduaren 6an eta horretarako ekimenak antolatu ditu herri ugaritan. Bestalde, Segik, Gazte Erakunde Iraultzaileak, bat egiten du Euskal Herriko eragile ezberdinek antolatutako mobilizazioetan.
.
Adierazpenak:
.
.
.
.