Nazio bat garelako... jai egun arrotzei intsumisioa!
.
Hainbat eragilek Euskal Herria nazio gisa onartu eta abenduaren 6an, espainiar konstituzoaren egunean, inposaketen aurka mobilizatzeko deia luzatu dute. Gainera, denak eukal herritarrak garen legez, norberak bere esparruan, espainiar kontituzioaren egunean eta bestelako jai egun arrotzetan intsumisio jarrera tinkoa adieraztea eskatu dute.

Egunean zehar ikastetxe, fakultate, herri eta auzoetan Herri Eskolak izango dira Ikasle Abertzaleaken eskutik; honen xedea, nazio bat garen heinean herriak herriarentzako sortutako Euskal Eskola Nazionala irudikatzea.
.LAB, sindikatu abertzalearen eskutik, mobilizazioak izango dira lantegietan; bestalde, arratsaldean, BAI Euskal Herriari ekimenak deituta manifestazioa izango da Durango 18.00tan "Nazio bat garelako euskal herritarron eskubideak errespetatu AUTODETERMINAZIOA" lemapean.
.EHBEk ere euskal egutegi propio baten aldeko apostua aldarrikatu nahi du abenduaren 6an eta horretarako ekimenak antolatu ditu herri ugaritan. Bestalde, Segik, Gazte Erakunde Iraultzaileak, bat egiten du Euskal Herriko eragile ezberdinek antolatutako mobilizazioetan.
.Adierazpenak:
..
.
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario