Alarde mistoa babesteko inolako asmorik ez dutela adierazi dute Irungo eta Hondarribiko alkateek
.
Hondarribiko eta Irungo alkateek (Gipuzkoa) muzin egin diote berriro ere emakumeen berdintasun eskubidea aldarrikatzen duten alarde mistoak babesteari. Gauzak dauden bezala ondo daudela esan du Irungo alkate Jose Antonio Santanok (PSE-EE), eta herritar gehienen iritziaren kontra ezin duela egin azaldu du Hondarribiko alkate Borja Jauregik (EAJ).
Ezker Abertzalea (EAB) taldearen eskaerari jarraituta Eusko Legebiltzarraren Emakume eta Gazteria Batzordean agerraldia egin zuten atzo goizean.
Orain arte erakutsitako jarrerari eutsi zioten alkateek, EAJren alkatearen irudiko, Hondarribiko alardean jasotako gertakariak larriak badira ere, ez dute emakumeen diskriminazioarekin zerikusirik. «Gatazka soziala da, oso larria, eta azken hamar urteotan gatazka gaiztotu egin da. Alkatea naizen aldetik errespetua eta berdintasuna aldarrikatu ditut behin eta berriro», esan zuen Jauregik. Ildo horretan, alardea pribatizatzeko erabakiak «bake soziala» bermatzeko helburua izan zuela azpimarratu zuen.
Alkateen adierazpenak:

«Hondarribiko Udalak ezin du alarde mistoa antolatu, herritar gehienek ez baitute nahi»
Borja Jauregi (Hondarribiko alkatea)
«Arazoak bideratzen ari dira, eta herritar orok du bere eskubideak gauzatzeko aukera»
Jose Antonio Santano (Irungo alkatea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario