Ehunka euskaltzale hurbildu dira Europar Parlamentura prozesuari bultzada eman asmoz
8 izan dira orotara Oiartzundik
abiatutako autobusak, indar polizialen trabak gainditu eta bidai luzeari ekin diotenak. 400 kide baino gehiago izan dira euren herrialdetik Estrasburgora abiatu direnak. Helburua argia, Euskal Herriaren aitortza. Euskal Herritik bertara gerturatu eta Joseba Alvarezek, Batasunako mahaikideak, gidatutako ekitaldia burutu da bertan.
8 izan dira orotara Oiartzundik

Hau gu

Parlamentu barruan hainbat euskal ordezkaritza sozial, sindikal eta politiko egon da; aipatzea dago, gainera, Batasunari sarrera ukatu egin zaiola, dena den, kanpoaldean burutu da ekitaldia. Bitartean, parlamentuan, eztabaida eta bozkatzeari eman zaio txanda. Azkenik, 10 bat bozkako aldearekin, prozesuari onespena eman zaio eta Europar Batasunaren babesa izango du. Dena den, Alvarezen hitzetan, Euskal Herrian dago gakoa, lurraldetasunean eta autodeterminazioan. Honengatik «borrokatzen jarraitu beharko dugu».

No hay comentarios:
Publicar un comentario